XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
12.5. Langilearen arranguren katalogoa1.- Ez da kontuan hartzen lanaren elementu soila ez dela, bere heziketa, sentsibilitatea eta kezkak dituen pertsona baizik.
2.- Eguneroko elkarbizitzan ez da bere duintasun pertsonala errespetatzen.
3.- Zuzendaritzak ez du pertsonala justiziaz tratatzen, ezta tarteko agintariek giza duintasunari dagokion begiramenaz ere, kutunkeriak eta presio-taldeak alde batera utziz.
4.- Bere kargua dela eta, eskudun izan beharko lukeen gaietan ez da bere iritzia kontuan hartzen.
5.- Ez zaio produkzioaren egoeraren berri ematen, emaitzak bere egin ditzan.
6.- Ez da bere balioa kontuan hartzen, ez zaio bere lankidetzak duen estimazioaren berri ematen.
7.- Ez zaio eskatzen zaion ahaleginaren edo errendimendu handiagoa lortzeko batzuetan inposatzen zaion monotoniaren arrazoia zein den adierazten.
8.- Ez zaio bere gaitasunetara hobekien egokitzen den lana ematen, esleitzen zaion zereginean arduratsua izan dadin.
9.- Lana ez da langilearen ahalegina ahalik eta arinena eta produktiboena izan dadin antolatzen, honetarako metodorik egokienak erabiliz.
10.- Ezer gutxi egiten da langilearentzat enpresarekiko lankidetza atsegina eta interesgarria izan dadin.